Advertisement
Guest User

Untitled

a guest
Jun 22nd, 2020
218
0
Never
Not a member of Pastebin yet? Sign Up, it unlocks many cool features!
text 5.10 KB | None | 0 0
  1. Anonymous
  2.  
  3.  
  4. Gaurko haria duela egun batzuk egindako inkestaren ondorioz idatzi dut. Oso idealizatuta dagoen mugimendua da Anonymous, beraz, analisi historiko kritikoa egiten saiatuko naiz fenomenoa ongi uler dezagun.
  5.  
  6.  
  7. Anonymousen hastapenak ulertzeko 2003 urtera jo behar dugu. Garai haietan "imageboard" estiloko foroak modan zeuden eta 4chan.org foroa ere oso ezaguna zen interneteko troll giroan, baita ere bere gaztelaniazko bertsioan ere: hispachan.org.
  8.  
  9. Foro horietan erresgistratzea ez zen derrigorrezkoa eta anonimoki idazteko aukera ematen zuten. Kontu horiek berez "Anonymous" izena zekarten, eta hortik datorkio izena.
  10.  
  11. Anonymous erabiltzaileak meme bilakatu ziren, gero eta jende gehiagok egiten zituen anonymous kontuak foroetan eta identitate gisa funtzionatzen hasi zen zen. Anonymous kontua zebilkiena gaur egungo "troll" deritzonarekin alderatu daiteke, azken urteotan terminoaren erabilera asko endekatu den arren.
  12.  
  13. 4chan foroan ez zebiltzan Forocoches bezelako atarietako perfilak bakarrik (normalean oso erreakzionarioak direnak), 4chan foroan anitzeko jendea baitzebilen. Horien artean, hacker mugimenduko kideak.
  14.  
  15. Anonymous identitatea sortzen zihoan heinean, komunitate sentimendua ere sortu zen, meme eta txantxa propioekin. Horrek, Forocochesen gertatu ohi den bezala, internetetik bromak egitera bultzatu zituen.
  16.  
  17. Estreinako broma handiena 2006. urtean izan zen. Habbo izeneko online bideojokoan milaka erabiltzailek ile afrondun "avatar" beltz bat sortu zuten, "卐" izena zuena. Guztiak batera hoteleko igerileku batera joan ziren, eta jokua blokeatzea lortu zuten.
  18.  
  19.  
  20. Txantxa infantilak pixkanaka eta instintiboki ekintza politiko bilakatzen joan ziren. Haietako bat, Hal Turner AEBetako faxistaren irratsaioa emisio erdian moztea izan zen, emititzeko baliatzen zuen web orrialdea erasotuz. Pedofiliaren aurkako ekintzak ere egin zituzten pedofiloen izenak poliziari salatzen, aurrekoak baino antolakuntza hobearekin gainera.
  21.  
  22.  
  23. Anonymousen izenean egindako lehen ekintza handia Project Chanology erlijioaren aurkakoa izan zen, kalean eta interneten protesta eta ekintzak eginez. Hori izan zen Guy Fawkesen maskara baliatu zuten lehen aldia, Anonymous mugimendua kontsakratzeko balio izan ziena.
  24.  
  25. Hortik aurrera egin zituzten ekintza ezagunenak esteka honetan dituzue: https://en.wikipedia.org/wiki/Timeline_of_events_associated_with_Anonymous
  26.  
  27. Interneten ekintza zuzenak egiteko DDOS erasoak egiten zituen erreminta bat garatu zuten, HOIC izenekoa. Hori eta beste zenbait tresna interneten zehar zabaldu zituzten publikoki, halako ekintzak edonork egin zitzan.
  28.  
  29. Anonymous mugimendu ireki, transbertsal eta ez-hierarkikoa bailitzan aurkeztu zen. Edonor izan zitekeen Anonymous eta aldi berean inor ez zen Anonymous. Ez zegoen talde zentralik, ezta ideologia finkorik ere, eta askoz gutxiago estrategia iraultzailerik. Intsurrekzio teknologiko purua zen.
  30.  
  31. Azkenean finean, Anonymous nazioartean aurki zitekeen mugimendu sozialaren islada zen. Plazetako mugimenduen forma asanbleario, deszentralizatu eta desbideratuen eredu aktibista guztiz xurgatu zuen Anonymousek, horrek ekarri zituen arazo guztiekin batera.
  32.  
  33. Anonymousen ekintza nagusiak Hacker mugimenduko kideek eraman zituzten aurrera. Izan ere, Hacker mugimenduaren espresioa ere bazen, ekintza zuzenak publiko egiteko erraminta ona..
  34.  
  35. Hacker mugimenduarentzat inflexio puntua ere izan zen beraz. Anonymousek publikoki gobernu eta enpresa ugariri min egin zion, eta hori errepresioarekin ordaintzen da. Atxiloketak eta urte askotako kartzela zigorrak mundu guztian zehar zabaldu ziren.
  36.  
  37. Hacker mugimenduko partaide gehienak Anonymousetik ateratzen joan ziren pixkanaka, eta ekintza zuzenak egiten jarraitu arren ez zituzten publiko egiten, atxiloketa horiek ekiditeko. Phineas Fisher azaldu zen arte, baina hori beste istorio bat da.
  38.  
  39. Hacker anarkistek atzerapauso hori ematea erabaki zutenean hasi zen Anonymous gainbeheran. Mugimenduaren forma zela eta, edonork egin zitzakeen ekintzak Anonymousen izenean, eta halaxe izan zen.
  40.  
  41. Anarkista intsurrekzionaletatik, Venezuelako anti-Chavista faxistetara aurkitu ditzazkegu Anonymousen izenean ekintzak egiten dituztenak. Errusiako faxistak, Hong Kongeko amerikarzaleak edo duela egun batzuk atxilotu zuten gazte kataluiniarra ere Anonymous dira, ideologia desberdinak izan arren.
  42.  
  43. Klaserik gabeko gizartearen alde eta kapitalaren aurka egiten den ekintza orok nire errespetu eta babes guztia du, baina Anoynmous guztiz desbideratua dagoen talde bat da. Ez du estrategia iraultzailerik, ezta edukitzeko intentziorik ere.
  44.  
  45. "Taldearen" forma bera ere ez da talde batena, edonork bereganatu dezakeen kontzeptu abstraktua baizik. Anonymousen izenarekin twitter kontu bat egitea nahikoa da Anonymous izateko, eta hori oso arriskutsua da.
  46.  
  47.  
  48. Black Lives Matterren protestek bultzatutako Anonymousen "birsortzeak" ez du ezer berria ekarri ez Anonymousen ezta Hacker mugimenduan ere. Interneten bi astetan zehar puri-purian egon den gaia izan da, baina ez du bide luzeagorik egin.
  49.  
  50. Gertakera horiek bi irakasgai garrantzitsu erakutsi dizkigute: bata da nola ez sortu mugimendu bat, bestea une intsurrekzionaletan emozionatzen diren gazte asko daudela.
Advertisement
Add Comment
Please, Sign In to add comment
Advertisement