Advertisement
Guest User

Untitled

a guest
Oct 20th, 2014
226
0
Never
Not a member of Pastebin yet? Sign Up, it unlocks many cool features!
text 1.92 KB | None | 0 0
  1. Teresa Romero erizaintzako laguntzaileari azken probak egingo dizkiote gaur eta bihar, ebolaren birusa duen ala ez baieztatzeko. Atzokoetan negatibo eman zuen Romerok. Jose Ramon Arribas Carlos III Ospitaleko medikuaren hitzetan, emaitza berresten bada, “erabat sendatuta” egongo da.
  2. Arribasen hitzetan, gaur eta bihar egingo dizkioten proba horiek ebolarik ez duela erakusten badute, Teresa Romero isolamendu egoeratik atera ahalko dute. “Pazienteak bizitza normala egin ahal izango du aurrerantzean”, baieztatu du.
  3. Ebola izan aurretik zeukan osasun egoera berreskuratzeko, “denbora” beharko dutela azpimarratu du medikuak, “gaixotasun oso bortitza baita”. Baina haren eboluzioa “oso positiboa” izan dela nabarmendu eta erizainak izan duen “indarra” goraipatu du.
  4. Hainbat herrialdek Teresa Romeroren seruma eskatu dute jada, ebolarekin dauden gaixoak artatzeko. “Hala ere, unerik egokiena zein den aztertu behar dugu, denborarekin serumek hobera egiten baitute, eta birusaren aurkako jarduera indartu”.
  5. Misiolari espainiarrak Estatura eramateaz ez dela damutzen eta “modu berean” jokatuko lukeela adierazi du gaur Mariano Rajoy presidenteak PPko agintarien aurrean.
  6. Espainiako presidentearen iritziz, bi misiolariak espainiaratzea “beharrizan etiko eta morala” izan zen, eta erabaki berdina hartuko luke orain.
  7. Rajoyk eskerrak eman dizkie Osasun arloko profesionalei, ebolaren aurka egindako lanagatik.
  8. Ignacio Gonzalez Madrilgo presidenteak Teresa Romero “zoriondu” du gaur, eta, ebolaren aurka egindako lana dela eta, Madrilgo Osasun sistema “munduko onenen artean” dagoela erakutsi dutela azpimarratu du.
  9. “Birusa gainditu duela baieztatzea espero dut. Teresa Romero, horren familia eta, batez ere, Carlos III Ospitaleko medikuak zoriondu nahi ditut egindako lan bikainagatik”, adierazi du Gonzalezek.
  10. Bestalde, Paciencia Melgar moja “pozik” agertu da Teresa Romerok azken proban negatibo eman ondoren.
Advertisement
Add Comment
Please, Sign In to add comment
Advertisement